BEKAK 2021-2022

Hasi da eskola-beka eskatzeko epea; irailaren 30era arte duzue, eta on-line edo ikastetxean bertan egin dezakezue. Honako esteka honetan eskura dezakezue deialdiari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2021/nouni/web01-tramite/es/

Kategoriarik gabe

22/23 EGUTEGIA

Lotura honetan hurrengo ikasturteko egutegia aurki dezakezue: egutegia 22-23 Kurtso hasierako bilerak irailaren 8an izango dira.

22/23 KURTSO HASIERA

JANTOKIKO LANGILEEN AGURRA 6.MAILAKOEI

Begirale, sukaldari eta jantokiko arduradunok hamaiketako berezi batekin agurtu ditugu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, eta osasuna eta zortea opatu dizkiegu bigarren hezkuntzako ikasle gisa duten etapa berrian

Ekintza bereziak

HORMAIRUDI BERRIA IRUARTETAN

Gaurdanik horma-irudi berri bat dugu eskolan, ezkerraldeko fatxadan ikus dezakezue, frontoiaren ondoan.   Guraso-elkarteak, Visual Art Therapyrekin lankidetzan, mural artistiko bat proposatzen du, non Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan kolektibo eta interaktibo bat sortzen lagundu ahal izango duten, eskolan duten esperientziaren arrasto garrantzitsu bat uzteko. Ideia artistiko eta emozionalak trukatuko dira hizkuntza inklusiboan, sormenez … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

EKAINEKO BILERAK IKASLE BERRIENTZAT

2 URTEKO BERRIENTZAT:     Ekainaren 22an, asteartea, Haur Hezkuntzako Jantokian 13:00etan, bi urteko ikasleen guraso bilera izango dugu.   HIRU 3/4/5 URTEKO BERRIENTZAK:     Ekainaren 22an, asteartea, Haur Hezkuntzako psikogelan 13:30etan, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen guraso bilera izango dugu.   LEHEN HEZKUNTZAKO BERRIENTZAT:     Ekainaren 22an, asteartea,13:00etan Lehen  Hezkuntzako ludotekan (sarrera idazkaritzatik).   Umearen … Seguir leyendo

22/23 KURTSO HASIERA

jOLASTOKIKO ORDUTEGIA

Datorren astean, atezainaren ordutegian egokitzapenak direla eta, patioa 15: 00etan itxiko da.Parkatu eragozpenak

Oharrak

ASTEKO BULETINA

  6.mailako ikasleek urtero parte hartzen dute “MUNDU BAT BERTSO” proiektuan, Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteko Arkaitz Zipritia Mendizabalek astero ematen duen bertsolaritza saioarekin. Hitzarekin eta hizkuntzarekin jolasten dugun bitartean, bertsoak osatuz, euskara, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak, autoestimua eta lankidetza bezalako alorrak jorratzeko aukera dugu. Bertsolaritzaren jarduna ikasturtean zehar landutako bertsoekineta abestiekin amaitu dugu, … Seguir leyendo

Asteko buletina

COVID EGOERA ESKOLAN

Kobiden intzidentziak txikia izaten jarraitzen du zentroan. Lehen Hezkuntzan, une honetan, kontaktu soziala  estua izateagatik  3 ikasle daude (1. eta 3. mailan, )konfinaturik. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!  Guztion ardura da kutsatzeak geldiaraztea.

Oharrak

ASTEKO BULETINA

  Joan den astean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek bizikleta saio bat izan zuten Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren edukien barruan. Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera, ikasleek saio teoriko bat eta beste praktiko bat izan zuten, non oinarrizko kontzeptuak eta txirrindularitzaren hastapenekoak landu zituzten. Zirkuitu praktiko batekin gozatu zuten hainbat teknika konbinatuz (slalom, biraketak, pasarelak, suplace, esku batekin … Seguir leyendo

Ekintza bereziak